Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aritz Lasa Galdakaoko ospitalera eman zuten atzokoan, Zabaletaren pilotada bat aurpegian jasan ondoren. Kolpe oso gogorra jaso bazuen ere, Aspeko arduradunak lasai zeuden, kolpea ez zelako oso larria izan. Hala ere urretxuarrak ezin izango du bere herrian Xalaren kontra enpresak antolatutako partidua jokatu. Partidua bertan behera gelditu ondoren, Irujo eta Zubietaren arteko 4 t’erdiko partidutxo bat antolatu zuen eta Irujok irabazi zuen 12-8.Etxarriarrak gaur beste partidu bat jokatuko du, Lezaman gaueko 22:15ean Retegi Birekin batera, Titin III eta Zabaletaren kontra.