Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aste honetan banatuko direla ordutegiak. Bihar 17:30ean, akordeoi ikasleek joan beharko dute; 18:00etan, berriz, tronpeta, tronboia eta bonbardino ikasleek eta gitarrakoek dute hitzordua; aldiz, etzi, 17:00etan, txistua eta biolin ikasleek; 18:00etan, berriz, pianoa, bateria, saxofoia. Zeharkako txirulako irakasleak telefonoz deituko ditu ikasleak. Azkenik, ostegunetan musika hizkuntzako 5. eta 6. mailan ari diren ikasleek eskolania klaseak izanen dituzte, 17:00etatik 18:00etara.