Gipuzkoak hautsi du Nafarroa Garaiaren nagusitasuna XXIII. Zazpi Herrialdeen arteko txapelketan

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Puntu bateko aldeaz irabazi zion Gipuzkoak Nafarroa Garaiari Legution (Araba) jokatu zen  XXIII. Zazpi Herrialdeen arteko txapelketan, baina Bizkaiak ere txapelketa aipagarria egin zuen, eta hirurek oso lehia txalogarria eskaini zuten.Jendeak erantzun ona eman zuen euskal kirolen olinpiada ikusteko, bero ikaragarria egin bazuen ere arratsalde osoan zehar. 10 kirol ezberdin egin behar izan zituen talde bakoitzak, eta, aurrez iragarrita zegoen bezala, 6 herrialdek parte hartu zuten, Zuberoak ezin izan baitzuen talderik osatu.Nafarrak aizkoran, trontzan, ingude-jasotzen eta zaku-lasterketan izan ziren irabazle eta nahiz eta gipuzkoarrek baino proba gehiago irabazi, bigarren gelditu ziren. Aipatu Nafarroarekin, aizkoran, Floren Nazabal aritu zela. Etxarriarrak maila oso ona eman zuen eta lehena gelditu zen 4:07.47 denbora eginez.Hamar urte pasa behar izan dira Gipuzkoak txapela berreskuratu ahal izateko, azken zazpi urteotan, besteak beste, Nafarroa Garaia izan delako nagusi. Gipuzkoarrak 3 kiroletan nagusitu ziren: lokotx-biltzean, harri-jasotzen eta txinga-eramaten. Azken bi kiroletan gipuzkoarren garaipen nagusiena espero zen, Aimar Irigoienek eta Juanjoxe Agirregabiriak irabazte hain zuzen, baina Eneko Garmendiak lehen aldiz irabazi zion  Fernando Etxegarai nafarrari lokotx-biltzean.