Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maite Arrese ipuin kontalaria Etxarriko liburutegian izanen da ostegunean. Mari ipuin kontari, a ze sukaldari II emanaldia eskainiko du arratsaldeko 17:30ean. Saioa 3 urtetiko gorako haurrendako zuzenduta dago. Maite Arrese beasaindarra Maskarada antzerki taldeko kide izandakoa da. Antzezle lanetan Kutsidazu bidea, Ixabel, Zorion perfektua eta Izarren argia filmetan parte hartu du, baita Goenkale sail ospetsuan ere. Ipuin-kontalari ibilbide oparoa du.