Etxarriko musikariak eta dantzariak kalera

Guaixe 2011ko irailaren 23a

Etxarri Aranazko abesbatzak eta Etorkizuna eskolako dantzari txikiek elkarrekin emanen diote ongi etorria udazkenari. Etxarriko eta Burundar txistulariekin batera ikuskizun alaia eskainiko dute herriko plazan. 100 pertsona baino gehiagok bat eginen dute emanaldian. Abesbatzaren eta dantza eskolaren ikuskizunean euskal folklore aberatsean oinarritutako melodiak eta erritmoak nagusituko dira. Hala ere, dantza eta armonia berritzaileek ere lekua izanen dute. Dantzak eta abestiak elkarren atzetik etorriko dira, baina, tarteka, bi taldeek bat eginen dute eta Etorkizuna taldeak abesbatzak abestutako doinuak dantzatuko ditu.Joan zen urtean hiru taldeen emanaldiak jendetza bildu zuen plazan. Argi dago herritarren kultur ekitaldiek arrakasta berezia dutela Etxarrin (igandeko Artie Kalia Egunaren erantzuna ikusi besterik ez dago). Beste horrenbeste espero dute asteburuan.