Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko Udaberri elkarteak hainbat babesle eta laguntzailerekin batera antolatuta, igandean, lastailaren 2an, Mendira Joan-Etorriaren 36. edizioa jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etan, ferietako ospakizunekin batera. Probak 10 kilometroko luzera du eta 600 metro inguruko desnibel pilatua. Gehiengo altuera mendi gainean, Urbasa-Andiako bargan hartuko du (1065m).Proban parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izanen da. Pasa den urtean 70 korrikalari lehiatu ziren Etxarritik Urbasako Bargara igo eta jaisteko lasterketan, eta azkarrena aurten Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa irabazi duen Oier Ariznabarreta izan zen (44:58). Juan Mari Garin zizurkildarrak 2001. urtean ezarritako errekorretik gertu ibili bazen ere (42:50), ez zuen marka hobetzea lortu. Laugarren eta lehen sakandarra Angel Zelaia urdiaindarra izan zen (48:11). Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen II. Txapelketarako azken proba puntuagarria da eta, hortaz, igandean aipatu txapelketa erabakiko du. Beraz, korrikalariek dena emango dute Koparako puntuazio altuena lortzeko bidean.Izena ematea zabalikIzen ematea www.mendinavarra.com web gunean edo lasterketaren egunean bertan, 5 euro ordainduta. Probaren ondoren auzate ederraz gozatzeko aukera izango dute korrikalariek.Sariak (gizon eta emakumeendako)Lehenengoek: 90€, txapela eta 2 lagunendako afariaBigarrenek: 60€ eta 2 lagunendako afariaHirugarrenek: 30€ eta produktuen lote batLehen etxarriarra: 50€ eta 15 egunetan zehar ogia eta egunkariaBigarren etxarriarra: 15 egunetan zehar ogiaHirugarren etxarriarra: 15 egunetan zehar egunkariaLehen beteranoak: lotea*Probako errekorra gaindituz gero (42:50) 200 €-ko saria.udaberrielkartea@hotmail.comProbaren inguruan nahi den informazioa eskatzeko.