Asteburuan Etxarri Aranatzen feriak ospatzen direla eta, pilota eta pala partiduak antolatu dira. Gaur, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Euskal Erriari udal pilotalekuan eskuz binakako eta nesken pala partiduak jokatuko dira. Binakakoan Otxoa eta Igoa bikotea Ansotegi eta Lazkozen kontra ariko dira eta Santesteban eta Mendinuetak Murgiondo eta L. de Zubiriaren kontra. Palan berriz, Aiora eta Olaia Garazi eta Izarren kontra lehiatuko dira eta Andrea - Irati bikoteak Amaiur - Lide bikotearen kontra jokatu beharko du.Igandean berriz, profesional mailako pilota partiduak jokatuko dira. Batetik, 4 t’erdikoan Ongayk Cecilioren kontra jokatu beharko du eta eskuz binakako partidu nagusian Aritz Lasa - Zubieta bikotea Xala eta Zabaletaren kontra aritu beharko da.Asteburuko partiduakGaur jokatuko diren partiduak:Burlatako Askatasunan, 18:00etan:Kimuak: Etxeberria-Baleztena / Agustino-IrujoArnedon, 22:15ean:Titin III-Laskurain / Martinez de Irujo-ZabaletaIgandean jokatuko diren partiduak:Lizarrako Remontivalen, 09:30ean: Haurrak: Gartziarena / FernandezBurlatako Askatasunan, 09:30ean: Kimuak: Otxoa-Ansotegi / Sagasta-RikoHaurrak: Rioko-Lopez de Zubiria / Oinazpi-LizasoBaños de Río Toriban (Errioxa), 18:00etan: Bigarren mailako 4 t’erdia: Ongay / CecilioXala-Zabaleta / Aritz Lasa-Zubieta