Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan, Etxarriko feriak zirela eta, arratsalderako puntako pilota partiduak antolatu ziren. Ongay eta Cecilioren arteakoak 2. mailako lau t’erdiko txapelketari hasiera ematen zion. Satrustegiarra jaun eta jabe izan zen partidu osoan zehar. 22-7 emaitzak argi uzten du zein den pilotari bakoitzaren maila. Ongayk min handia egin zuen sakeekin eta horrela 5 tanto lortu zituen. Ongayren hurrengo aurkaria Untoria eta Argoteren arteko partiduko irabazlea izango da.Arratsaldeko bigarren partiduan, Aritz Lasak Bermeon izandako pilotakadaren ondoren erabat osatu dela erakutsi zuen. Zubietarekin batera 22-16 irabazi ahal izan zuten Xala-Zabaletaren kontra. Etxarriarra izan zen partidu osoan zehar hobekien ibili zena. Zabaletari berriz, kosta egin zitzaion partiduan sartzea. Aipatu beharra dago, atzokoan Etxarriko pilotalekuak ez zuela oso itsura ona eman, pilotariek ez zuten partiduaz erabat gozatzeko aukerarik eduki. Badirudi, goizeko aizkorako kanporaketaren ondoren lurra ez zela oso ongi gelditu. Asteburuko emaitzakBurlatako Askatasunan:Haurrak: Rebole-Juandeaburre 7 / Riko-Lopez de Zubiria 18Benjaminak: Arala-Mariñekareba 13 / Gorria II-Apezetxea 18Igoa-Ganboa 18 / Gorostidi-Lasa 10Kimuak: Etxeberria-Baleztena 18 / Agustino-Irujo 17Olaetxea-Goikoetxea 9 / Ugalde-Leonet 18Otxoa-Ansotegi 12 / Sagasta-Riko 18