Udazkeneko fruituak erakusketara

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Ohi bezala, lastailaren bigarren igandean inguruko zizak eta landareak ezagutzeko aukera izanen da Etxarri Aranatzen. Hartzabal elkarteko ziza eta landare taldeak, Larrañeta elkarteko mendi taldearen laguntzarekin, erakusketa koloretsua eta hezitzailea jarriko du herriko plazan.  Ziza eta landare erakusketak Jose Luis Eseberri eta Bixente Garziandia Barzeren izena hartzen du, horiek izan baitziren Etxarri Aranatzen mikologiaren harra zabaldu zutenak. Haien bidea jarraituz, ziza eta landareen berri ematen jarraitzen dute zenbait herritarrek. Zein ziza dira sukalderako aproposenak? Zein ziza dira pozoitsuak? Zein ezaugarri ditu asunak? Eta San Juan belarrak? Horrelakoak ikasteko aukera izanen dugu igandean.Pintxo dastatzeaUkimena, ikusmena, entzumena, dastamena eta usaimena. Bost zentzuak baliagarriak dira ziza eta landareak ezagutzeko. Herriko tabernek lagunduta, pintxo ederrak dastatzeko aukera izanen da igandean Etxarrin. Ekimenarekin bat egin dute Iturri Eder, Leku Ona, Larraza, Iratxo, Xapatero eta Derry tabernek.