Igarzabal eta Llorens jaun eta jabe

Guaixe 2011ko urriaren 4a

Sakandarrak XXXVI. Mendira Joan EtorrianGizonak1. Juanjo Igarzabal 46:073. Angel Arrieta 48:136. Jon Arrieta 50:227. Jose Javir Maiza 50:308. Jose Luis Berez 50:339.Txomin Igoa 50:4611. Iñaki Martiarena 51:0714. Alberto Razkin 53:4817. Aritz Munarriz 54:3721. Asier Larrion 56:0723. Iñaki Miranda 56:5225. Jose Antonio Salgado 57:0229. David Oroz 59:2737. Iraiz Senar 1:02:3838. Mikel Beloki 1:02:3840. Rafa Lakuntza 1:04:3641. Gorka Arratibel 1:06:1742. Iñigo Iraurgi 1:06:1744. Tomas Mauleon 1:09:5148. Patxi Atxa 1:11:56Emakumeak1. Maria Llorens: 55:282. Jone Pelaez 1:04:15Igandean jokatu zen XXXVI. Etxarri Aranazko Mendira Joan-Etorria, Etxarriko Udaberri elkarteak hainbat babeslerekin batera antolatutako mendi lasterketa. Eguraldia lagun, jendea bapo hurbildu zen mendi lasterketa jarraitzera, bai herrian bertan, baita ibilbideko zenbait zatitan ere. Probak 10 kilometroko luzera eta 600 metro inguruko desnibela zuen, eta Etxarritik Urbasako Bargara, Mendigainera (1.056m), igo eta jaistea zen kontua.51 korrikalarik hartu zuten parte eta 50ek lortu zuten helmugara iristea. Aurtengoan ere ezin izan dute 2001ean Juan Mari Garinek ezarritako errekorra hautsi (42:50). Hala ere, azkarrena Juanjo Igarzabal izan zen. Zumarragako gaztea 46:07ko denborarekin heldu zen helmugara. Fuerte hasi zen eta oso gertutik izan zuen Arrieta uhartearra. Minutu luzeko aldea atera zion Guillaume Roset lapurtarrari (47:44) eta bi minutu pasa hirugarren eta lehen sakandarra izan zen Angel Arrietari (48:13).Emakumezkoetan lehenengoa Maria Llorens izan zen (57:28), bigarren eta lehen emakume beteranoa Jone Pelaez altsasuarra (1:04:15) eta hirugarren Josune Iparragirre (1:10:59).20 sakandarSakandarrei dagokienez, 20 izan ziren klasifikatu zirenak, horietatik 11 etxarriar. Angel Arrieta uhartearrak primerako lasterketa egin zuen eta hirugarren iritsi zen helmugara (48:11). Etxarriarrei dagokionez, lehena Jose Javier Maiza izan zen (50:30), bigarren eta lehen beteranoa Txomin Igoa (50:46) eta hirugarren Alberto Razkin (53:40). Emakumezkoen parte hartzea urtetik urtera goraka doan zerbait da eta pasa den urtean 2 aritu baziren, aurten bikoiztu eta 4 emakume izan dira lasterketan parte hartu dutenak. Maria Llorens zaragozarrak ez zuen areriorik izan (57:28), eta alde nabarmena atera zion Jone Pelaez altsasuarrari (1:04:15).Nafarroako Koparako baliagarriaEtxarriko proba Nafarroako Mendi Lasterketen III. Txapelketarako azken proba puntuagarria zen, orain arte jokatutako San Cristobal-Ezkaba Traila, Lakuntza-Aralar Mendi lasterketa, Uharte Arakilgo km bertikala eta Olatzagutia-Urbasa proben atzetik. Nafarroako Mendi Federazioak oraindik ez du ofizialki adierazi zein den Koparen sailkapena, baina gizonezkoetan Armando Perez de Albenizek eta emakumezkoetan Alizia Olazabalek dituzte txartel guztiak.