Nafarroako I. mailako txapelketak baditu finalistak

Guaixe 2011ko urriaren 5a

Sailkapenak:1. Juan Jose Lopez 14:072. Jon Rekondo 14:223. Donato Larretxea 14:504. Antonio Senosiain 14:525. Ander Erasun 15:376. Aitor Senosiain 16:297. Oihan Larretxea 17:498. Ruben Saralegi 18:169. Manuel Kañamares 18:57Lopezek, Rekondok, Donato Larretxeak, Antonio Senosiainek eta Erasunek lortu zuten igandean Etxarri Aranatzen Nafarroako I. mailako finala jokatzeko txartela. Saralegik eta Kañamares II.ak, berriz, maila galdu zuten. Etxarrin igandean bildutakoek ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan zuten. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituen. Hiru txandatan banatuta, lehenengoan Antonio Senosiain, Kañamares eta Larretxea aritu ziren. Lehen bien artean lehia oso borrokatua egon zen, baina Senosiainek lortu zuen taldeko lehena izatea. Bigarren txandan Lopez, Rekondo eta Aitor Senosiain ibili ziren enborrak mozten, lehia lehen bien artean egon zelarik. Azken txandan eguneko gazteenak aritu ziren. Oso itxura ona eman zuten. Ikusten da aizkoran gazte jendea indartsu datorrela.Esan bezala, lehen bost sailkatuek lortu zuten finalerako postu bat, baina igandean sailkatutako azken biek maila galdu zuten. Horrela, Saralegi eta Kañamares heldu den urtean II. mailan aritu beharko dira lanean.Final handia azaroaren 18an izango da Donezteben, arratsaldeko 17:30ean. Beraz, ikuskizuna ziurtatuta dago.Nazabal txapelketatik kanpoFloren Nazabalek ezin izan zuen bere herrian pasa den igandeko Nafarroako txapelketako kanporaketan parte hartu. Aizkorako sailkapenetako liderrak ostiralean istripu bat izan zuen. Igandeko egurrak prestatzen ari zela, garajeko atea hautsi eta gainera erori zitzaion. Zorionez, istripua ez zen oso larria izan eta hanka bakarrik lesionatu zuen. Badirudi, hasiera batean, 2 aste beharko dituela sendatu ahal izateko. Zoritxarrez, Nafarroako I. mailako txapelketatik kanpo gelditu da. Pena bat da, aldian jokatu dituen final gehienak irabazi baititu (2002, 2003, 2007, 2008, 2009 eta 2010). Zalantza, berriz, Euskal Herriko txapelketan dago. Izan ere, finala azaroaren 6an izango da eta ez dago ziurtatuta ordurako etxarriarra erabat osatua egongo den edo ez.