Iragarpenek ez zuten huts egin

Guaixe 2011ko urriaren 5a

Sailkapena:1. Jon Irazu 12:292. Mikel Larrañaga 13:123. Joxeantonio Loiarte 13:544. Juanjo Erdozia 15:225. Arkaitz Jauregi 16:176. Goizeder Beltza 19:08Igandean jokatu zen Aizarnazabalen III. mailako Euskadiko txapelketako finala. Bertan 6 aizkolari aritu ziren heldu den urtean bigarren mailan aritzeko txartela eskuratzeko lehian, tartean Juanjo Erdozia eta ezustean Goizeder Beltza etxarriarrak. Hasiera batean, Asier Pellejero aresoarra ere aritzekoa zen, hala zegokiolako, baina ostegunean ezbeharra izan zuen entrenamenduan eta saihets bat pitzatuta dauka; ostiralean jakinarazi zuen medikuari bisita egin ondoren. Hori dela eta Beltza aritu zen finalean, prestatzeko denbora handirik eduki gabe.Igandeko lanetan, aizkolari bakoitzak 54 ontzako 3 enbor eta 60 ontzako enbor 2 moztu behar izan zituen. Lanean hasi aurretik Irazu eta Larrañaga izan ziren faborito nagusiak eta ez zuten huts egin. Txapela Irazuk lortu zuen, baina biek eskuratu zuten II. mailan aritzeko txartela. Loiarte zubietarrak ere gogor egin zuen lan, baina podiumean sailkatzea lortu bazuen ere, ez zen nahikoa izan II. mailan aritzeko.