Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berriarekin batera, ipuin-kontalariak liburutegietara itzuliko dira. Ostegunean, Ion Barbarbarin izanen da Etxarriko liburutegian. Ipuin sorta ederra ekarriko du poltsan. Ihabartarrak ahozko ipuin tradizionalak eskainiko ditu. Antzezlearen keinuek ipuinak sinesgarriago eginen dituzte. "Ipuin-kontalariek eta antzezleek istorioak kontatzen dituzte, eta hortaz, komunikatzeko osagarriak dira" azaldu digu Barbarinek. Ipuinen saioa 3 urtetik gorakoendako da. 3 urteko haurrak pertsona heldu batekin joan beharko dira.