Bake epailea izendatzeko prozedura martxan

Guaixe 2011ko urriaren 27a

Etxarri Aranazko bake epaileak ukoa aurkeztu dio. Beraz, legediak dioenari segituz, Etxarri Aranazko Udalak, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko deialdia iragarri du. Interesatuek eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dituzte 15 egun balioduneko epean.  Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak egur lote baten enkante publikoa eginen du. Maitzegur, Txargorri, Jentilzulo eta Altzituerrieta dermioetako zuhaitzekin osatuko da lotea. Enkanteko hasierako prezioa 87.544 eurokoa da. Interesatuek azaroaren 14ra arte egin ditzakete eskaintzak udaletxean.