Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alemaniako ahots taldeak abestuko duBihartik aurrera munduko abesbatza onenetarikoak lehiatuko dira 43. Tolosako Abesbatzen Lehiaketan. Horien artean dago Heinrich Schütz Ensemble abesbatza. Txapelketaren ostean, asteartean, kontzertua eskainiko dute Etxarri Aranatzen. Kontzertua Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako Nazioarteko Abesbatzen Zikloaren barruan dago. Etxarri Aranazko abesbatzak Sakanara ekarri du goi mailako zikloa.Heinrich Schutz Ensenble abesbatza Alemaniako Passau hiritik dator, Austria eta Txekiar errepublikaren arteko mugatik. 1993an sortu zenetik, Bavariako abesbatzarik hoberenen artan dago. Hasieratik Martin Steidlerrek zuzentzen du abesbatza. Gaur egun, 25 emakumek eta 20 gizonek osatzen dute taldea, baina egitasmoaren arabera zatitu egiten dira.Alemaniarren errepertorioa erdi aroko musikatik hasi eta musika garaikideraino doa. "A capella" eta errepertorio sinfonikoaren lan garrantzitsuenak abesten dituzte. Azken urteetan sari ugari jaso dituzte, lehenengo sari hauek tarteko: Cork (Irlanda, 2010), Spittal an der Drau (Austria, 2007), Bavariako E.On-Cultural saria (2008) eta Passau Lurraldeko Kultura Saria. Tolosako lehiaketan ahots taldeen kategorian lehiatuko dira.Nazioarteko ziklo koralaNafarroako Abesbatzen Federazioak, udalekin batera, Nazioarteko Abesbatzen Zikloa antolatzen dute. Nafarroako erakundeek Tolosako Nazioarteko Lehiaketaren gertutasuna aprobetxatuz, goi mailako abesbatza horiek Nafarroan zabalduko dituzte. 17. edizioak 13 herrialdetako 28 abesbatza ekarriko ditu Nafarroako 19 herrietara. Denetariko abesbatzak daude: gizonezkoak, emakumezkoak, nahasiak, haurrenak, talde txikiak eta abar. Igandean mustu zuten abesbatza zikloa Arangurenen eta azaroaren 4an amaituko da Iruñean. Aurten emanaldi bakarra antolatu da Sakanan, Etxarrikoa.