Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko gaztetxeak Euskal Herri mailako musika jaialdia hartuko du bihar. Holidays in Basque Country izena eman diote ospakizunari. Festa giroan bilduko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bederatzi talde. Musikaren bidez, faszismoaren aurkako oihua eginen dute. Aipagarria da Alerta Gorria taldearen parte hartzea. Arbizuko Asier, Ander, Txoko, Siko eta Satrusek 2009an hasi zuten ibilbidea. Hasiera batean, gustuko taldeen bertsioak egiten hasi ziren, baina dagoeneko haien abestiak ere badituzte. Zenbait kontzertu eskaini dituzte. Bihar gogotsu hartuko dute Etxarrirako bidea. Bertan, Arbizuko punk oi! erakustaldia eginen dute. Nafarroatik Saskarra eta Iruñerriko Aztarna punk taldea ere etorriko dira. Gipuzkoatik, berriz, Sakanan ezaguna dugun Cold Revenge eta The Last Strengh punk taldeak datoz. Fridays Crew ere zuzenekoetara itzuli da eta Etxarrin izanen da. Azkenik, Bizkaitik Erasoka, Artaza Combat eta Awaking the North talde indartsuak datoz. Talde bakoitzak 45 minutuko emanaldia eskainiko du.Autobusak antolatu dituzte, besteak beste, Iruñerritik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik. TaldeakSaskarrak, Alerta Gorria, Aztarna, Cold Revenge, Last Strength, Friday´s Crew, Erasoka, Artaza Combat, Awaking the North