Ipuin ezagunak antzerkira

Guaixe 2011ko azaroaren 11

Kollins Clown Iruñeko taldeak antzerkira eraman ditu bi ipuin ezagun. Gure oilo Marimotroilo alegia eta Txokolatezko etxetxoa ipuina. Bihar arratsaldean bi lanak eskainiko dituzte Etxarri Aranazko kultur etxean.Gure oilo Marimotroilo alegian ideia nagusia emaitza gustagarri bat lortzea da; kasu honetan, tarta on bat dastatzea. Horretarako eginahalak egin behar dira. Txokolatezko etxetxoa ipuinean, berriz, Hansel eta Gretel anaiek aurre egiten diete bizitzan agertzen zaizkien arriskuei. Etxeak ematen dien babesa utzi, eta baso arriskutsuan galduko dira. Baina gazte argiek arriskutik salbu ateratzea lortuko dute.Angel Barba Kollinsek eta Eloisa Martinezek Javier Ibañez Huizik moldatutako bi antzezlanak eskainiko dituzte. Ordu bete inguruko saioa eskainiko dute. Nafarroako Antzokien Sareko ikuskizuna da.