Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Kultura Sailak herriko ikastetxeetako gazteendako emanaldia antolatu du. San Donato ikastetxeko eta Andra Mari ikastolako LHko 5. eta 6. mailako eta ikastolako DBHko 1.eta 2. mailako ikasleak gonbidatu dituzte. La llave maestra taldearen Bestiario antzezlan arrakastatsua ikusteko aukera izanen dute, gaur, goizeko 11:30ean.Bestiario antzezlan esperimentala da. Maskaretan eta antzerki fisikoan oinarrituta antzerki bisual, harrigarri eta jostagarria egiten dute. Ikuskizunak haur baten unibertso poetikoan eta bere ametsezko animalietan murgiltzen du ikuslea. "Zatozte eta begira itzazue zapoak, harrak eta tximeleta erraldoiak..." gonbidatzen dute. Antzezleen artean daude Ion Barbarin eta Izaskun Mujika ihabartarrak.Etxarriko kultur etxeak ateak ireki zituenean harrera ona izan zuten antzezlanek. Azken aldian, ordea, ikusle kopura eskasa da. Horregatik, etorkizuneko ikusleak hezteko beharra ikusi da.