Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailean udal musika eskola lekuz aldatu zen Etxarri Aranazko udal musika eskola. Alex Martinez musika eskolako zuzendariak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, "orain arteko eraikuntzak ez zituen behar bezalako baldintzak eskaintzen egiten ari ginen lanerako. Beste leku berri baten beharra sumatu zen". Udalak mojei erositako eraikinera aldatu da Etxarri Aranazko musika eskolak eta Martinezek Beleixe Irratian (FM 107,3) esan du horretarako oso toki aproposa dela. Inbertsioa Eraikuntza goitik behera berritu da, 2009ko eta 2010eko Estatuko funtsarekin egin ziren lan horiek, eraikinean guztira 389.567 euro inbertituz. Zuzendariak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, 2009ko abendurako lan handienak despedituta zeuden, baina iazko urtea eta aurtengo ekaina bitarte espazio banaketak, margotzen, leihoak jartzen eta bestetan eman dute langileek. Gauzak horrela musika eskola zaharretik berrira irailean lekualdatu ziren. Zuzendariaren esanetan, ikasle eta irakasleak pozik daude aldaketarekin. "Etxarri Aranatzek beharrezkoa zuen halako eskola".Nolakoa daMusika eskolak hiru solairu ditu. Ikasten ari diren zikloaren arabera solairu batean edo bestean daude ikasleak. Lehen ziklokoak lehen solairuan, bigarrenekoak bigarrenean eta hirugarren solairua bakarkako klaseetarako egokituta dago eta, horregatik, gelak txikiagoak dira. Ikastetxe berriak antolakuntza hobetzeko aukera gehiago ematen dituela esan du Martinezek Beleixe Irratian (107,3). "Ikastetxe berria soinuztapen eta soinugabetze aldetik hobekuntza nabaria izan da. Eta solairu ezberdinetan gaudenez, instrumentu bat bestearekin ez oztopatzeko aukera handiagoak ematen ditu". Martinezek azaldu duenez, taldekako zenbait saiotan dinamika ezberdina eramaten da ikastetxe berrian. " Gehienbat musika eta mugimenduan. Ikasle txikienak dira eta dinamika askoz ere jostagarriagoa erabiltzen da. Espazio librea behar da jokoak, dantzak eta abar egiteko eta, alde horretatik, egia da hobekuntza izan dela". Bandak eta eskolaniak haiendako propio gela bana dutela ere nabarmen du zuzendariak. EskaintzaTxistua, saxofoia, txirula, biolina, pianoa, akordeoia, bateria, tronpeta, tronboia eta kantua. Horretaz gain, banda, eskolania eta fanfarrea. 10 bat ikasle daude 125-130 ikaslerendako. Gehienak etxarriarrak dira, baina inguruko herrietakoak ere badaude. Hurrengo emanaldiakAzaroaren 22an Santa Zezilia kontzertua eta, eguberrietakoa, abenduaren 22an, 19:30ean.