Abertzaleak gora, UPN-PP eta PSN behera

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Etxarriarren aurreneko aukerak bigarrenari, Amaiurrek Geroa Bairi, 600 bozen aldea atera zion. UPN-PP koalizioa da hirugarren indarra Etxarri Aranatzen, baina aurreko deialdian bezala botoak galdu ditu, oraingoan 35. Sozialistek Etxarri Aranatzen duela hiru urte eskuratu zuten babesaren erdia galdu dute eta 61 bozekin gelditu dira. I-Ek bere babesa 3 botorekin handitu du, 17ra iritsiz.Abertzale bozkatu zuen igandean Etxarri Aranatzek (1.074), Amaiur nagusitasun osoz aurrena geldituz, eta Geroa Bai bigarren. 2008an baino 35 boto gehiago (NaBai 421 eta abstentzioa 618) lortu ditu abertzaletasunak. UPN-PP eta PSN blokeak etxarriarren 242 babes eskuratu ditu azken deialdian baino 102 gutxiago. Bestalde, Geroa Baik aurrekoan NaBaik jaso zituenak baino 184 boz gutxiago eskuratu ditu Etxarri Aranatzen.