Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antzezlanak familien egunerokotasunera hurbiltzen gaituGaur gauean Dar dar produkzioak taldearen Etzi antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Etxarri Aranatzen. Antzezlanak eszenatokira eramanen du down sindromea. Etxean down sindromea duten pertsona eta familiak inguruan ditugu, baina normalean ez dugu haien egunerokoa ezagutzen. "Familia horiek gaia nola bizi duten herritarrei hurbiltzea nahi genuen eta horregatik aukeratu genuen antzezlana" azaldu zuen Amaia Ijurra, Etxarriko kultura teknikariak Beleixe irratian (FM 107,3). Sakandarrak Etxarriko kultur etxera animatu ditu. Leihatila ordu erdi lehenago irekiko dute.Etzi gazte eta helduei zuzenduriko antzezlana Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena da. Down sindromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen lagunduko digun ikuskizun hunkigarria da. Umore, intriga eta drama puntu batez, bizitzarekin eta gizakiarekin adiskidetzen lagunduko digu. Antzezlanean aktore lanak eginen ditu down sindromea duen Gorka Zufiaurre. Ondoan izanen ditu telebista eta antzerki munduan ezagunak diren Jose Ramon Soroiz eta Asier Oruesagasti, Pilar Rodriguez eta Asier Zinkunegi, guztiak azken horren zuzendaritzapean.Etzi antzezlanak down sindromea duen semearen familiaren egunerokotasuna lantzen du. Hausnarketa horretan lagundu zuen Arturo Carreñok Beleixe irratian (FM 107,3).GertutikArturo Carreño, down sindromeko haurraren aitaHaurra jaio eta down sindromea duela jakitean, zein da lehen pausua?Gure kasu berezia izan zen ez baikenekien ezer. Aste batera jakin genuen. Lehen pausua onartzea, berria barneratzea da. Hori barneratuta zer egiten da?Badago down sindromedunen elkarte bat Iruñean eta haiekin harremanetan jarri ginen, zer egin behar den jakiteko, zein laguntza dauden, zein pausu eman... Dena berria da.Semeak hiru urte dauzka. Zer egin duzue hiru urte hauetan?Gu bizitza normala ematen saiatu gara. Badaude egin beharreko gauza batzuk: elkartera joan, ospitaletan errebisioak... baina gainerakoan gure aukera haurrak bizitza normala egitea izan da. Hasieratik Etxarriko haur ludotekara eraman genuen eta ondoren, ikastolara. Ikastolan behar bereziak jasotzen ditu?Bai, bertan beste ume batzuek bezala, laguntza bereziak ditu, baina normaltasun osoz ikastolara joaten da beste haurrekin. Aurrera begira zein etorkizun proiektatzen duzue?Egunez egun ikusten dugu. Ez dakigu etorkizuna nola joan behar den. Adinaren arabera dituen beharrak ikusiko ditugu.