Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri 2012 ekimena sortu da heldu den urtean hainbat ekimen aurrera eramateko. Bere burua bihar eguerdian aurkeztuko du, kultur etxeanUrte seinalatua izanen da hurrengoa Etxarri Aranatzen, herriaren sorreraren eta Gaztelak Nafarroako konkistatu zueneko mendeurrenak izanen baitira. Bi gertaera horiek kontuan izanik sortu da Etxarri 2012 ekimena. Bi helbururekin sortu da, alde batetik, etxarriarrek bi mendeurrenen inguruan memoria historikoa berreskuratzea. Bestetik, Etxarri 2012 ekimenak erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena lau haizeetara zabaldu nahi du. "Oztopo guztien gainetik, argi eta garbi adierazi nahi dugu zer ginen, zer garen eta zer izango garen galderari herritarrok erantzun bera eman izan diogula bai orain dela 700 urte, bai orain dela 500 urte, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere".Ekimenak bihar aurkeztuko du bere burua kultur etxean. Bertsolariak, ikus-entzunezkoak, dantzariak, Lurrari lotu kantaren aurkezpena eta beste izanen dira aurkezpenean.