Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi helburu horiekin sortu da Etxarri 2012 ekimena. Bere burua Nafarroaren Egunean, abenduaren 3an aurkeztu zuen beteta zegoen kultur etxean. Memoria historikoa berreskuratzearekin Etxarri Aranatz sortu zela 700 urte beteko direla gogoraziko da; baita 500 urte Gaztelak Nafarroa armaz konkistatu zuela ere. Ekimenak, horrekin batera, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena "lau haizetara" zabaldu nahi du. "Oztopo guztien gainetik, argi eta garbi adierazi nahi dugu zer ginen, zer garen eta zer izango garen galderari herritarrok erantzun bera eman izan diogula bai orain dela 700 urte, bai orain dela 500 urte, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere: Euskara eta Herria garela, Euskal Herria!!"Urteko dinamikaBi asmo horiek aurrera eramateko Etxarri 2012 ekimenak heldu den urte guztia hartuko duen dinamika jarri du martxan. Etxarriarrei, nor bere esparrutik, laguntzeko deia luzatu die. Parte hartzeko deia bai haien ekimenetan baita eta eragileek antola ditzakeneetan. Ekimeneko ordezkariek aurreratu zutenez, ilbeltzaren erdialdean batzar irekia deituko dute eta hartara proposamenekin joatera gonbidatu dituzte etxarriarrak, "guztion artean egin dezagun 2012 urterako plangintza". Ekimenetik azaldu dutenez, "gure nortasuna, herri gisa dugun izana, ezagutzeko, berrikuskatzeko eta berritzeko abentura zoragarri horri ekiteko, beharrezkoa izango da guztion laguntza". Eta gaineratu dute "herri gisa aurrera jarraitzeko historiari erreparatu eta oroimena berreskuratzeak merezi du". Etxarri 2012 herriko ekimenarekin makina bat eragilek bat egin dute. Aurreikusitako ekimenak- Herri antzerkia. Etxarri Aranatzen sorrerari buruzkoa, Jose Luis Erdoziak ondutako antzezlana. Herritar guztien laguntza beharrezkoa izanen dela esan dute ekimenetik, "berau aurrera eramateko beharrezkoak diren antzerki eta josgintza tailerrak antolatuko direlarik udalaren laguntzarekin". - 2012ko garilaren 21a. Gaztelako armada Nafarroa konkistatzera sartu eta aurreneko gaua Etxarri Aranatzen egin zuen. Gertaeraren 500. urteurrena gogoratzeko eta "orduan ginena, gaur garena eta bihar izan nahi duguna" aldarrikatuko da. - Ondare etnografikoa. Hari garrantzia eman nahi dio ekimenak. Asmoa da garai haiek (1312 eta 1512) gerturatzeko ahalegina egitea: historia, hizkuntza, pertsonaiak, tresnak, ohiturak, janzkerak ezagutu araztea.- Hitzaldi zikloak: Etxarri Aranatzen sorreraren, ohituren eta despopulatuen ingurukoak. - Egutegia. Hainbat datu eta argazki historikoz osatuta, 10 eurotan salmentan dago salgai.- www.etxarri22012.info KantuaHitzak: Joseba Beltza eta Eneko LazkozMusika: Tximeleta taldeaLurrari lotu (1512-2012) Indarkeriaz lurra lapurtu eta zuen kateetan lotu,Baina ez duzue oroimenaren katea moztea lortu!Bost mila gorpu bakean bizi, bizi zen erreinuko lurrean,Bost mila arrazoi gehiago dira inperioaren aurrean!Ixilarazi nahi gintuzuen, bihurtuarazi erdaldunBaina oraindik bizirik dago gure lingua navarrorumNafarroa, nafarroa, nafarroa ez al da nor?Ez al zaio, ez al zaio, ez al zaio berea zor?Anexio gisa saldu zenuten konkista bat izan zena...Belaunalditan transmititu da liburutan falta dena.Oroitzen duen herria ez da bizi atzera begiraNafarroara garai berriak aurki etorriko dira.Karrika estu, lautada zabal, mendi malkartsuei auskin!Gure lurrari lotuko gara baina gure kateekinNafarroa, nafarroa, nafarroa ez al da nor?Ez al zaio, ez al zaio, ez al zaio berea zor?Nafarroa, nafarroa, nafarroa ez al da nor?Ez al zaio, ez al zaio, ez al zaio berea zor?Nafar askatasunaren alde, Amaiaurko etxarrian borroka egin zutenei betiko argia.Nafarroa, nafarroa, nafarroa ez al da nor?Ez al zaio, ez al zaio, ez al zaio berea zor?Mila bostehun eta hamabiBi mila eta hamabiEman hitza nafarroari!Eman euskal herriari!