Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan jendea poliki ibili da Euskalerriari frontoian, herriko zazpi dendarien postuetan mauka bila. Jende gehiena larunbat goizean pasa zen, arratsaldean kolpeka baina gelditu gabe sartu zen jendea mauka bila. Igandean izan zen dendariendako egun lasaiena, baina eguerditik aurrera mugitu egin zen kontua. Iñaki Arana dendariak esan digunez, jende asko pasatu da eta pozik daude izandako emaitzekin. "Jendeak eskaintza zabala aurkitu du, mugimendua egon da eta herriari beste eskaintza bat eman diogu".Aranak esan digunez, dendari etxarriarrak biltzeko asmoa dute aurrera begira elkarrekin zerbait gehiago egiteko aukera aztertzeko, "oso motel dagoelako dena".