Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko jubilatuen elkarteak herriko musikarien kontzertuak antolatu ditu bere egoitzan. Haien musikaren bidez, gabonetako giroa eraman nahi du elkartera. Ezaugarri horietako kontzertua antolatzen duten bigarren urtea da. Joan zen urteko arrakasta ikusita, bigarren emanaldia prestatzera animatu dira. Gaurtik datorren ostiralera hiru kontzertu antolatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.Rafa Goñik emanen dio hasiera zikloari. Altsasun bizi den etxarriarrak txistuaren eta danbolinaren historian jantziko ditu entzuleak. Ondoren, melodia ezagunak joko ditu.Astelehenean, Txaro Garziandia eta Juana Jaka sopranoek hartuko dute txanda. Bi abeslari etxarriarrek gabon kanta ezagunak eskainiko dituzte Mintegi akordeoilariaren laguntzarekin. Ataundarra bakarrik entzuteko aukera ere izanen da. Amaia Razkin biolin jole gazteak eta Francisco Javier Asensio akordeoilariak itxiko dute kontzertu zikloa. Etxarriko musikari bikoteak joan zen urtean ere parte hartu zuen. Emanaldiaren arrakasta itzela ikusita, antolatzaileek haiengana jo dute berriz ere. Etxarriko biolin jolea orkestra batekin eta besterekin lanpetuta dabil, baina agendan tartea egin du herrikoen aurrean jotzeko. MusikariakAbenduak 16, ostirala: Rafa Goñi txistulariaAbenduak 19, astelehena: Txaro Garziandia eta Juana Jaka sopranoak eta Mintegi akordeoilariaAbenduak 23, ostirala: Amaia Razkin biolin jolea eta Francisco Javier Asensio akordeoilaria