Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika elektroniaren zaleek hitzordua dute bihar Etxarri Aranazko gaztetxean. Elektro Sickness kolektiboak emanaldi berezia antolatu du Sakanan. Musika elektronikoaren munduan nabarmentzen ari diren artistak gonbidatu dituzte. Arratsaldeko 18:00etan emanen diote hasiera festari.Gaueko izarra Ed Chamberlain britaniarra izanen da. Harekin batera bertan izanen dira ere Dowrocks, Meka edo Synth Alien. Lau artistek haien lana aurkeztuko dute zuzenean. Kartela Zyro and Pipa eta Mikelote and Ratman hip hop bikoteek, bertako DJek eta jaialdiaren antolatzaileek osatuko dute. Zuzenean izanen ditugu Miss Elektra, Jordas, Abuelo, Chuki eta BAS Madrid.