Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean hasi zen eskuz binakako txapelketa. Gaur, berriz, Aitor Zubietak bere lehen partidua jokatuko du. Aritz Lasa urretxuarrarekin batera Xala eta Laskurainen kontra jokatuko du gaur arratsaldeko 16:30etik aurrera Tolosako Beotibar pilotalekuan.Zubietak aurten berriro ere, orain dela bi urte Xalarekin batera irabazi zuen binakako txapelketan eman zuen maila erakusteko aukera izango zuen. Pasa den urtean, lesio bat zela eta, pilotari etxarriarrak ezin izan zuen txapelketan parte hartu.