Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zen binakako txapelketako 1. jardunaldiko azken partidua. Bertan Aritz Lasa eta Zubietak ezustekoa emanez 12 eta 22 irabazi zioten Xala eta Laskurain hasiera bateko faboritoei.Zubieta indartsu hasi da txapelketa eta berarekin batera Aritz Lasa urretxuarrak ustekabean harrapatu ditu orain arte hainbeste kritikatu duten guztiak.Partidak bi zati nabarmen izan zituen. Lehen zatian, bi bikoteak oso berdinduak egon ziren eta lehia handiko tantoak ikusteko aukera izan zen. 10. tantora arte 7 berdinketa egon ziren. Nagusitasun handiarekin Zubieta izan zen jokalaririk nabarmenena. Laskurain bere lekuan mantenarazi zuen eta ez zion eroso jokatzen utzi.Bigarren zatian berriz, gauzak aldatzen hasi ziren. Markagailuan tartea gero eta handiagoa izan zen. Xalak huts asko egin zituen bitartean Lasa ongi mantendu zen. Lekuinek aurrelaria bere onetik atera zen eta ez ohiko ikuskizuna eman zuen 10-14 tantoan. Lasak paretan luze jotako pilotadara ez zen iritsi, ezin zin zuelako Urretxuko aurrelari saihestu. Xala amorru bizian, epaileagana joan zen "buelta" eske, baina epaileak ez zuen onartu eta haserrearen haserrez Yvesek aulki bat harmailetara bota zuen.Aurrelariak ez zuen partidua eramaten jakin, pilotak asko moteldu ziren eta honek Lasa eta Zubietari egiten zion mesede, partidua nahi eran eramaten jakin zutelako. Garaipen honekin Lasa-Zubieta bikoteak txapelketa hasieran hain garrantzitsua den lehen puntua lortu du.Hurrengo partiduaTitin III.a-Merino II.a / Aritz Lasa-Zubieta. Abenduaren 25ean, Eibarren, arratsaldeko 17:00etan.