Biolin jolea eta akordeoilaria elkarlanean

Guaixe 2011ko abenduaren 23a

Etxarri Aranazko jubilatuen elkarteak Gabonetarako giroa berotu nahi izan du. Helburu horrekin antolatu dituzte herriko musikarien kontzertuak. Gaur amaituko da musika zikloa Amaia Razkin biolin jolearen eta Francisco Javier Asensio akordeoilariaren emanaldiarekin. Bikoteak joan zen urtean ere jubilatuenean jo zuen eta arrakasta itzela lortu zuten. Bazkideen eskaerei jarraituz, atzera ere, haien emanaldia antolatu dute. Ea joan zen urtean bezain jendetsua den. Jubilatuen elkarteko musika zikloa joan zen ostiralean hasi zen Rafa Goñiren hitzaldi eta txistu emanaldiarekin. Astelehenean, berriz, Txaro Garziandia eta Juana Jaka sopranoek Mintegi akordeoilariaren laguntzarekin abestu zuten. Gaurko emanaldiarekin amaituko da Gabonetako musika zikloa.