Makina bat kontu gaztetxean

Guaixe 2011ko abenduaren 26a

Etxarriko Gazte Asanbladak urteko azken asterako egitaraua prestatu du. Astelehenean, 17:00etatik 19:00etara, bigarren eskuko azoka antolatu dute. Asteartean eta asteazkenean berriro errepikatuko dena. Astelehenean asteko aurreneko txapelketa hasiko da, 18:00etan, xakelariak taula parean eseriko dira. Gauean, 22:00ean, Crash filma emanen dute. Asteartean, ordu berean, poker txapelketa hasiko da eta asteazkenean mus eta partxis txapelketen txanda izanen da. Txapelketen txanda ostegunean, itxiko da ping pong lehiaren hasierarekin. Osteguna despeditzeko lagun ezkutuko afaria eginen da gaztetxean, 21:30ean. Astea despeditzeko, heldu den ostiralean, 18:00etatik aurrera txapelketa guztien finalak jokatuko dira.