Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailean hasi ziren Sakanako eskuz binakako pilota txapelketak eta orain urte akaberarekin batera iritsi dira finalak. Guztira 300 bat pilotarik hartu dute parte txapelketan, gehienak sakandarrak, baina baita Gasteiz eta Baztan aldekoak ere.Antolakuntzatik adierazi dutenez "aurten maila oso ona egin da txapelketa osoan zehar eta finalak ere ikusteko modukoak izango dira, bereziki helduenak".Finalak gaur eta bihar jokatuko diraGaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Etxarri Aranazko Euskal Erriari pilotalekuan lehenengo finalak jokatuko dira. Bertan, infantilak (A eta B), kadeteak, gazteak eta helduak arituko dira txapela eskuratzeko lehian. Bihar etxeko txikien eguna izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera txikiek, umeek (A eta B) eta kimuek (A eta B) jokatuko dute. Partiduen ondoren kopa eta sari banaketa egingo da. Finalista guztiendako eskuturrekoak eta pilotako zapatilak banatuko dira.FINALAK:Txikiak: Urrestarazu-Erdozia (Gure Pilota) / Imaz-Gorratxategi (Aldabide)Umeak B: Lizarraga-Mikeo (Gure Pilota) / Olaetxea-Imaz (Aldabide)Umeak A: Igoa-Zubeldia (Gure Pilota) / Mariñelarena-Igoa (Aldabide)Kimuak B: Altzelai-Igoa (Gure Pilota) / Jaka-Jaka (Aldabide)Kimuak A: Etxeberria-Lazkoz (Aldabide) / Petriati-Olaetxea (Aldabide)Haurrak B: Ansa-Aramendia (Pilotajauku) / Mateos-Dendariarena (Pilotajauku)Haurrak A: Ramirez-Olmos (Pilotajauku) / Gabirondo-Galartza (Pilotajauku)Kadeteak: Galartza-Gabirondo (Pilotajauku) / Otermin-Gartzia (Sutegi)Gazteak: Gartzia-Kintana (Sutegi) / Murgiondo-Mendinueta (Aldabide)Helduak: Ezkurdia-Bergera (Irurtzun) / Senar-Lopez (Pilotajauku)