Aritz Lasa eta Zubietak ezin izan zuten errioxarren kontra

Guaixe 2011ko abenduaren 26a

Atzo jokatu zen Titin III-Merino II eta Aritz Lasa-Zubieta arteko partidua. Zalantza handiak zueden partidua nork irabaziko izan zere, Titin eta Merinok aurreko asteko partidua galdu eta ezusteko handia emanez Aritz Lasa eta Zubietak garaipena lortu baitzuten.Tinti IIIak ordea, sekulako erakustaldia eskaini eta aurrelari urretxuarra aukerarik gabe utzi zuen. Zubieta primeran aritu zen atzeko aldea zaintzen, baina ez zen nahikoa izan. Errioxarrak irabazteko intentzioekin atera ziren eta Aritz Lasa ez zen partiduan sartzen. Pilotari etxarriarrak bere gain hartu zuen partidua eta oso ongi egin gainera, hala ere ez zen nahikoa izan eta garaipena Errioxara alde egin zuen.Aritz Lasa eta Zubietaren hurrengo partidua heldu den igandean izango da Xala eta Paskualen kontra.