Munduari bira ipuinen bila

Guaixe 2011ko abenduaren 30a

Ipuinak herrien ondarerik baliagarrienetakoak dira. Txalo produkzioak herrialde ezberdinetan belaunaldiz belaunaldi zabaldutako ipuinak bildu nahi izan ditu. Helburu horrekin emanen diote buelta munduari, kontinentez kontinente, kultura bakoitzeko ipuin onenaren bila. Bi protagonistek ipuinen mundua zeharkatuko dute motor ikusezin batean, kontatzeko istorio berrien bila. Abentura zirraragarriak dituzte zain, ustekabeak beteak. Txalo produkzioak taldearen familia arteko antzezlan alaia musika, magia eta umorez josita dago. Elementu horiek guztiak baliagarriak dira kultura ezberdinetako ipuinik polittenak eta bitxienak gurera ekartzeko. Ipuinak eguneroko bizitza eta pertsonen arteko harremanak azaltzen dituzte modu erraz eta entretenigarrian. Hori da Ipuinaren bila antzezlanaren helburua. Aitor Fernandino eta Iraitz Lizarraga aktoreek eskainiko dute familiarteko antzezlan atsegina Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.