Zubieta jokatzeko prest egon daiteke

Guaixe 2012ko urtarrilaren 10a

Pasa den asteko Binakako txapelketako partiduek ez zituzten oso ongi utzi Aspeko pilotariak. Zubietak eskuin eskua oso minberatua zeukan, baita David Merinok ere. Xalak tendinitisa du sorbaldan eta Laskurainek arazo muskularrak ditu gluteoetan.Hala ere, asteburu honetako geldialdiak ematen du ongi egin diela pilotariei eta pixkanaka hobetzen doaz. Aitor Zubieta azken egun hauetan masajistarekin lanean aritu da eta badirudi on egin diola masaje sesioak. Gainera, pilotari etxarriarrak heldu den asteazkeneraino ez du partidurik jokatuko eta denbora nahiko izango du erabat osatu ahal izateko.