Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txalo taldeak antzezlan garaikide arrastatsuenetakoa dakarTxalo produkzioak taldearen Baginaren bakarrizketa antzezlan arrakastatsua Sakanara iritsi da. Antzerki taldeak joan zen urtean mustu zuen obraren euskarazko bertsioa, Korrika Kulturalaren barruan. Orduz geroztik antzokiz antzoki dabil kritika bikainekin.Antzezlana adin, arraza eta maila kultural ezberdineko 200 bat emakumeri egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Aitziber Garmendiak eta Ainhoa Garaik ematen diote ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei: orgasmorik izan ez duen emakumeari, orgasmoa sugartua izaten duten emakumeei nola baginaren ahotsa behin ere entzun ez duten emakumeei. Denera, 12 emakumeren hitzak bildu dituzte. Bi aktoreek umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, sexuaz hausnartuko dute, baita gogotik gozatu ere. Batzuetan poesiarekin, bestetan probokazioaren, ikusleen barre algarak piztuko dituzte.Obra arrakastatsuaEve Esler estatubatuarraren The Vagina Monologues obran gehien antzeztu den testu garaikidetako bat da. Eztabaida piztu eta moldeak apurtzen ditu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Obraren helburua emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea da.