Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko odolemaileen delegazioaren festa ospatu zen igande eguerdian. Bildutako emaile eta senideen artean Nafarroako Odol Emaileen elkarteko, Adonako, juntako kide Pedro Eskiroz Aiesak hartu zuen hitza. Berak odolemaileen balioak goraipatu zituen: "altruismoa, ardura, iraunkortasuna, besteekiko elkartasuna. Haien odol emateekin gaixo askori esperantza ematen zaie, askoren bizi-kalitatea hobetzen da eta bizitza ere salbatzen dute". Eskirozek nabarmendu zuen Nafarroan egunero 100 bat odol emate beharrezko direla dauden beharrak betetzeko. Odolemaileei ez lasaitzeko eskatu zien. Aldi berean, inguruko jendeari odola ematera animatzeko eskatu zion. "Odola ematea gizarte ohitua bat bihurtzea lortu behar dugu". Adonako kideak dei berezia egin zien gazteei odola ematera animatzeko (odola emateko autobusa etortzen denean handik pasatu behar da). Eskirozek, azkenik, Etxarriko delegazioko buru den Ignacio Lopez de Sabandoren lana ere goraipatu zuen. DatuakEtxarri Aranazko odolemaileen delegazioa 438 pertsonek osatzen dute. Haietatik iaz 152k eman zuten odola. Guztira 315 odol emate egin zituzten, 2010ean baino 103 gehiago. Iaz Etxarriko delegazioko kideek egin zituzten emate guztietatik 309 normalak izan ziren eta hiruna aferesi eta autotransfusio. Etxarriko delegazioko emaile gehienak, 297, autobusa herrira etorri denean eman dute odola. Gainera, iaz dozena bat odolemaile berri egin ziren, 2010ean baino 7 gehiago. Dominak Urrezkoa, 50 aldiz emateagatik Javier Mercero BerastegiAndres Morillas HernandezMariano Santano HernandezZilarrezkoa, 25 aldiz emateagatikAlfredo Alvaro IgoaIrene Etxarri De EstebanJose Mª Garziandia MarkotegiMargari Goñi JakaJose Antonio Iriarte MarcialJose Manuel Jaka ArtiedaIñigo Orella AlzuetaMikel San Martin GonzalezMaite Ugarmendia Lazkano