Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizartea eraikitzeko jokamolde gisa du udalak parte hartzea. Prozesua abiatzeko auzolan herrikoia antolatu du larunbaterakoEtxarri Aranazko Udalak herrian dinamika parte-hartzaile zabala bulkatzeko asmoa du. Udaleko hainbat kidek eta herritarrek parte hartzea sustatzeko lantaldea osatu dute. Beleixe Irratian (FM 107,3) talde kide batek azaldu duenez, "parte-hartzea gure gizartearen berezko lan sistema izan da antzinatik: auzolanak, batzarrak, senitartekoen eta auzokideen arteko lankidetza, etxeak eraikitzeko lan komunitarioa, zaharraketa haurrak zaintzeko familia sareak..." Lan taldeak parte-hartze plana diseinatu du eta haren berri bihar aurkeztuko du. Planari hasiera emateko biharko borondatezko auzolana eginen da. Helburua "herriko zenbait txoko txukuntzea izanen da. Haurrek ere auzolan ludikoa egiteko aukera izanen dute". Hitzordua 8:30ean jarri da, etxe handiko estalopean. Lanak azaldu eta taldeak sortu ondoren lanera abiatuko dira. Guztia despeditzean, 13:00etan, prentsaren aurrean parte hartze taldeak ondu duen planari buruzko argibideak emanen ditu, eta Etxarri Aranazko Udalak adierazpen instituzional bat eginen du. 13:30ean, parte hartzeari buruzko hausnarketa egin eta ekarpenak jasotzeko. Bilera irekiaPlanaren berri emanen dute ilbeltzaren 26an, ostegunean, 19:30ean kultur etxean.