Udalak herritarrekin batera parte hartzea landuko du

Guaixe 2012ko urtarrilaren 26a

Lantaldeak onartutako proposamena herriko eragileen ekarpenekin osatu zen eta denek batera aurkeztu zen larunbateanEtxarri Aranazko Udalak hilaren 9an egindako bilkuran, aho batez onartu zuen parte hartzea sustatzeko adierazpena. Parte hartzea "euskal gizartearen berezko lan sistema" dela aipatzearekin batera, auzolanaren "berebiziko garrantzia" aitortu du udalak, "beste modu batera egin ezinen liratekeen beharrak asetzeko tresna baita". Aldi berean, konpromiso kolektiboaren bidez aurrera egin duen euskalgintza elkarteak eta beste ere nabarmendu zituen. Horregatik, Etxarri Aranazko Udalak adierazi du "parte hartzerik gabe ez dagoela benetako demokraziarik". Parte hartzeko tresnak eraikitzeko ahalegina egin behar dela ere nabarmendu udalak. Beti ere, bere eskubide eta eginkizunekin. "Herritarrek informazioa jasotzeko konpromisoa eta lan komunitarioetan laguntzekoa". ProposamenakUdala, etxarriarrekin batera, parte hartzea hainbat arlotan lantzeko konpromisoa hartu du. Horien artean daude informazio guneak sortzea; udal batzordeak eratzea, auzolanaren gaineko gogoeta bulkatzea (aukera berdintasunean, borondatezkoa eta garai berriei egokituta); udal aurrekontu parte-hartzaileak izateko bidea jorratzea; herriko eragileekin egiten dituen hitzarmenetan parte-hartze konpromisoari buruzko oharra gehitzea; parte hartzeari buruzko prestakuntza eskaintzea eta, azkenik, udalak baliabide guztiak utziko ditu, herritarrekin batera adostutako parte hartze egiturak eta prozesuak martxan jartzeko. Udalak etxarriarrak udal batzordeetan parte hartzera eta parte hartze ekimenekin bat egiteko deia egin du. AuzolanaLarunbatean 30 bat pertsonek auzolanean mediku etxea zeneko sotoan dagoen areto bat, larrañetako iturria eta Xordon etxea zegoen larrea garbitu zuten. Haurrendako ere izan zen. Udaletxea erakutsi zieten, larrea nola garbitzen ari ziren ikusi zuten eta eskulan bat egin zuten: udaletxea koloretako aulki pila batekin.Deialdiak Gaur, osteguna, 19:30ean parte hartzeari eta udalaren egoera ekonomikoari buruzko batzar irekia. Kultur etxean. Ilbeltzak 31, asteartea, 19:30ean Batzarrak eta auzolana hitzaldia, kultur etxean. Otsailak 11,larunbata, 11:00etan, Parte hartzea eta teknologia berriak hitzaldia, kultur etxean.EtxarriaranhaztenUdalak parte hartze prozesuan erabiliko duen leloa da hori. Hazi gaitezen herri modura! Horixe adierazi nahi du. H hizkia udaletxeko aulki batekin ordezkatu dute, udalean herritr denek eserleku bat duela adierazi nahi duelako.