Atzo aurkeztu zen III. Kutxa Saria txapelketa

Guaixe 2012ko urtarrilaren 30a

Donostian atzo izan zen aurtengo III. Kutxa Saria txapelketaren aurkezpena. Bertan egungo goi mailako emakumeak ariko dira lehian. Helburua, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakorra antolatzea da, egun dagoen ezker hormako joko maila handieneko txapelketa bilakatu nahirik. Aurten berrikuntza modura bi mailatan antolatuko da txapelketa: Sari Nagusia eta Promozio Saria, gazteei aukera eskainiz.Txapelketa asteburu honetan hasi da eta martxoaren 4an bukatuko da.Aristorena Sari Nagusian izango daPilotarien artean Yanira Aristorena egongo da. Etxarriarrak otsailaren 12an jokatuko du partida lehen norgehiagoka Ruiz de Larramendiren laguntzarekin Mendizabal eta Arrietaren kontra.