Argia ikusten hasi dira

Guaixe 2012ko urtarrilaren 31

Denbora asko, gehiegi zen Lasa eta Zubietak partidarik irabaztea lortzen ez zutela. Atzoko aurrez aurrekoa erabakigarria zen txapelketan aurrera jarraitu ahal izateko eta bi bikoteek garaipena nola edo hala behar zuten. Arretxe II.ak eta Beginok oraindik ez dute garaipena ezagutu eta atzokoan ere ez zuten 22ra iristea lortu.Arretxe bueltan da berriro orain dela bi aste buruan izandako pilotadaren ondoren, baina hobekuntza handiena Aritz Lasarena izan zen. Urretxuarrak azken aldiko partida ez oso onen ondoren pilota nahi zuen lekura eramaten jakin zuen, Arretxe aukerari gabe utziz. Beginoren sendotasun faltak ere ez zuen asko lagundu.Zubieta ere ez zen nahi bezain ongi ibili. Gainera partida erdi aldera, eskuin eskuan min hartu eta ezkerrarekin bukatu behar izan zituen lanak.Garaipen honek bikote urdinari arnasa hartu eta txapelketan ilusioarekin jarraitzeko aukera eman dio. Hala ere, ezin dira lasaitu, hurrengo partida porrota ezagutu ez duten Olaizola II.a eta Beroizen kontra izango baita.