Ihoteak ate joka

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Ihote ospakizunak gaurkoan hasiko dituzte etxarriarrek, Gizakunde ospatuz. Kintoak eta lagun mozorrotuak puskak biltzen ariko dira, bildutakoa gero afaltzeko. Hurrengo ostegunean, berriz, Andrekunde ospatuko da. Puska biltzeaz aparte, familia batzuetan, emakumeak bildu eta afariak eginen dituzte. Etxarriko ihote egutegia garikunderekin osatuko da, hilaren 16an. Txikien eguna igandea19 izanen da eta ihote asteartea 21ean izanen da. Azken egun horretarako deialdia egin du Etxarri 2012 ekimenak. Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena dela eta, taberna, eragile eta etxarriarrei konkistaren irudikapena egiteko proposatu diete garai hartako pertsonaiez mozorrotzeko. www.etxarri2012.info web gunean inspirazioa opatu dezake txatarraz nola jantzi ez dakienak. Egun horretarako ere herri bazkaria antolatu du ekimenak, txartelak ohiko tokietan egonen dira salgai.