Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 12an onartu zuen Etxarri Aranazko Udalak elurte egoeretarako protokolo berria, elurra egiten duenetan herrian sortzen diren gora beherei aurre egin nahi diena. Elur maila 700 metrotik behera jaisten denean aktibatuko du protokoloa alkateak, helburu hauekin: toki pribatu eta publikoetara iristeko bideak bermatzea; industria-jarduera ahalik eta gutxien kaltetzea; faseka, ibilgailuendako bideak garbitzea; oinezkoendako bideak garbitzea (osasun etxea, haurtzaindegia, ikastola, eskolarako bidea, kultur etxea, udaletxea, pilotalekua, liburutegia eta zebra-bideak).Horrekin batera, udalak etxarriarrei aholkatu die ahal dela autorik ez erabiltzeko eta haiek garajeetan uzteko. Horrekin batera, oinezkoak espaloitik ibiltzeko aholkatu du. Baita, nork bere etxe edo establezimenduaren aurreko espaloia eta garajeetarako sarbideak eta haietarako maniobra gunea elurrez garbitzea. Udalak jakinarazi du etxe handian herritarren eskura gatz zakuak izanen direla.