Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatzekoa zen Mallorkako Challengeko laugarren eta azken etapa, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta bertan behera gelditu zen lasterketa.Hori aprobetxatuz Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak entrenamendu saio bat egitera atera ziren, itxuraz, hoberen zeuden errepideetatik. Mikel Astarloza eta Gorka Verdugok aurreko egunetako etapa guztietan parte hartu zutenez, taldetik aldendu eta bidea moztea erabaki zuten. Hotelera bueltan zihoazela txirrindularien aurretik txakur bat pasa eta Verdugo lurrera erori zen, eskuin belauna kolpatuz. Txirrindulari etxarriarrak belaunean hematoma dauka eta ez dirudi ezer larria denik, baina bada ezpada ere egun batzuetan geldi egongo da, kolpea nola doan ikusi arte.