Aristorenaren debuta III. Kutxa Sarian

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Pasa den astean hasi zen Villabonan aurtengo III. Kutxa Saria. Bertan Euskal Herriko txoko guztietako emakumeek parte hartuko dute. Igandean 2. jardunaldia izango da, goizeko 10:30etik aurrera, XXeko pilotalekuan. Aurtengo txapelketa berritasunekin dator izan ere, oraingo honetan goi mailako palistek ez ezik gazteek ere parte hartuko dute, hauei bidea egiten laguntzeko intentzioekin. Horrela igandean, gazteen promozio partidan, Anduez-Ugalde Garmendi-Semperen kontra ariko dira.Yanira sari nagusianSari nagusian esan bezala lehen mailako emakumeak ariko dira, horien artean Yanira Aristorena. Etxarriko palista Ruiz de Larramendirekin batera Mendizabal-Arrietaren kontra ariko da. Igandean jokatuko den hirugarren partidan Munetak eta Bordagarayk Irazustabarrena eta Arozenaren kontra jokatuko dute.