Bolada txarrari buelta emateko aukera

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Gaur hasiko da eskuz binakako txapelketako 2. itzulia. 7. jardunaldia jokatu ondoren ikusten hasi da zeintzuk diren bikote faboritoak, baina oraindik txapelketa bukatzeko asko falta da eta gauzak aldatzen joa daitezke. Hori da esaterako, Aritz Lasa eta Zubietaren nahia. Urretxuarra eta etxarriarra 2 partida irabazita sailkapenean azken aurreko postuan daude eta helburua norgehiagokak irabazten hasi eta sailkapenean gora egitea da. Aitor Zubietan lesioak ere ez ditu gauzak erraztu. Atzelariak urte hasieratik eskuin eskua minduta dauka eta ez du erabat sendatzea lortzen. Pasa den astean, azkenik, Paskualen esku utzi zuen atzealdea defenditzeko lana. Etxarriarra egun hauetan masajistarekin buru belarri aritu da ehuneko ehunean egon ahal izateko eta badirudi osaturik eta gogotsu dagoela bigarren itzuli hau indarrez hasteko.Gaur gauen Urretxuko pilotalekuan Xala eta Laskurainen kontra ariko dira. Hauek ere garaipenaren beharrean daude, Lasa eta Zubietak baino garaipen bat gehiago bakarrik baitute. Bi bikoteak txapelketako lehen partidua elkarren kontra jokatu zuten eta orduan Aritz Lasa eta Zubietak lortu zuten garaipena. Gaurkoan beraz emoziorik ez da faltako pilotalekuan.