Pascual Zubietaren partez

Guaixe 2012ko otsailaren 14a

Atzera ere Pascual izango da Zubietaren partez binakako txapelketan ariko dena. Abartzuzako atzelaria orain dela 10 egun Lasarekin Labriten jokatu zuen, baina partida erdian bizkarreko azaroengatik erretiratu egin behar izan zen. Badirudi dagoeneko erabat osatua dagoela eta asteburu honetan Titin III.aren eta Merino II.aren kontrako partidan izango da.Atzelari etxarriarra ez da bere momentu onenaz gozatzen ari. Urte hasieran eskua mindu zuen Astelenan jokatutako partidan. Orduz geroztik, gero eta zailagoa izan da Zubietarendako partidak ongi bukatzea eta behin baino gehiagotan ez jokatzea erabaki badu ere aurrera jarraitzea erabaki du. Ostiraleko partidan berriz, 2 eskuak mindu zituen eta hori izan da txapelketa alde batera uztea behartu duena. Hala ere, etxarriarra baikorra da eta binakakoan jokatzeko esperantzarekin jarraitzen du.