Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko 1312-2012 herri ekimenak bertso-antzerki bereziarekin ospatu nahi du herriaren 700. urtemuga. Antzerki herrikoia egin nahi dute: etxarriarrek sortua, herritarrak protagonista dituena eta herritarrek prestatu eta apaindutako arropekin. Horretan laguntzeko, bi tailer antolatu dituzte Etxarriko Udalaren laguntzarekin: antzerki eta joskintza tailerrak. Antzerki tailerra bi taldetan banatuko da: bat, astelehen eta asteazkenetan, eta bestea astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Tailerra maiatzaren 7tik 24ra izanen da eta entseguak irailean. Joskintza tailerra asteazken eta ostegunetan izanen da, 15:00etatik 17:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean. Martxoaren 1ean hasiko da. Josteko makinak behar dira. Interesatuek izena eman dezakete Etxarri Aranazko udaletxean, kultura bulegoan, 948 460 930 telefonoan edo kultura@etxarriaranatz.com helbidean.