Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean zenbait etxarriarrek parte hartzea sustatzeko teknologia berrien erabileren inguruan hausnartu zuten. Tailerra Etxarri Aranazko Udalak martxan jarri duen EtxarriaranHazten parte hartze planaren barruan kokatu zen. Andoaindik eta Oreretatik etorritako hizlarien esanetan, "teknologiaren erabilera garrantzitsua da herritarren benetako parte-hartzea sustatzeko eta kanalizatzeko". Oinarrizko hiru kontzeptu azpimarratu zituzten: "gardentasuna, parte-hartzea eta elkarrekintza". Horretan laguntzeko zenbait tresna interesgarri aurkeztu zituzten. Hogei bat lagun bildu ziren Etxarriko kultur etxean, eta tailerra interesarekin jarraitu zuten. Ikastaroko txostena nahi duenaren eskura dago Etxarri Aranazko Udalaren web orrian (www.etxarriaranatz.com). Zirkulazio eta ur erreziboakEtxarri Aranazko Udalak jakinarazi du 2011ko 2. seihileko uraren eta 2012ko zirkulazio zergak kobratzera pasatuko dituela. Ordaintzeko borondatezko epea gaurtik martxoaren 20ra izanen da. Ordainketak helbideratuta dituztenei, bere kontuetan kargatuko zaie. Gainerakoek Euskadiko Kutxan edo Nafarroako Kutxan ordaindu beharko dute.