Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan jokatu ziren Nafarroako Trinkete txapelketako finalak. Bertan gaur egungo Nafarroako bai eskuz bai erramintan aritzen diren pilotari eta palista hoberenak bildu ziren. Lehia handiko partida oso biziak ikusi ahal izan ziren, horien artean emakumezkoen gomazko pala finala.Aristorena eta Andueza aspalditik zeuden zuzenean finalerako sailkatuak, bigarren bikotea berriz, aurreko asteko norgehiagokan erabaki zen. Bertatik irabazle Etxarri eta Leunda atera ziren eta klub berdineko bi bikoteek finala jokatzeak ikusmira handia sortu zuen.Denek gogor lan egin behar izan zuten partida irabazteko, baina azkenean Aristorena eta Anduezak lortu zuten garaipen, txapela eskuratuz. Hasieratik bi bikoteek oso maila altua eman zuten eta ez zegoen argi nor izango zen irabazlea. Berdinketa asko egon ziren 10ean, 16an, 17an, 19an eta 21ean. Hortik aurrera bikote irabazleak 6 eta 0ko aldea atera zioten aurkariei eta zuzenean 30era joan ziren.