Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean zuten material aukeraketa Bengoetxea VI.a-Apraiz eta Aritz Lasa eta Zubietak Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hasiera batean, pilotari etxarriarra osatua zegoela ematen zuen, baina azken proba bat falta zitzaion: material aukeraketa. Hori izango zen baiezkoa edo ezezkoa emateko momentua.Zubietak eta Aspe berak ziurtasun handia zeukaten etxarriarra atzera ere asteburu honetan lanean hasiko zela. Horren adierazle da azken 2 aste hauetan Zubietaren partez jokatzen aritu den Peñagarikano 2. mailan Ladis Galarzaren kontra ariko dela ostiralean. Baina aurreikuspenek huts egin dute. Atzelaria pilota aukeraketa osoan egon bada eta eskuin eskua erabat osatua badauka ere, ezkerra oraindik ez dauka guztiz sendatua eta ez du asteburu honetan jokatuko. Bere partez, Pascualek jokatuko du.